Egipton 250 sarkofago eta 150 estatua berri aurkitu dira

Egipton 250 sarkofago eta 150 estatua berri aurkitu dira Astelehen honetan, Egiptoko agintariek jakitera eman dutenez, 250 sarkofago eta brontzezko 150 estatua aurkitu dira Saqqara-ko nekropolian, Kairo hegoaldean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egipton-250-sarkofago-eta-150-estatua-berri-aurkitu-dira-saqqara-ko-nekropolian/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-31 a las 9.56.05.png
2022/06/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Astelehen honetan, Egiptoko agintariek jakitera eman dutenez, 250 sarkofago eta brontzezko 150 estatua aurkitu dira Saqqara-ko nekropolian, Kairo hegoaldean.
Egipton 250 sarkofago eta 150 estatua berri aurkitu dira

Guiza piramide famatuetatik 15 kilometrora dago Saqqara. Bertan egin dira aurkikuntza berri hauek. Aurkitutako 150 estatuen artean Imhotep arkitektu eta sendagilearena zegoen. Diotenez Imhotep-ek antzinako munduko arkitektura irauli zuen eta horregatik aurkikuntza garrantzitsua izan da. 

Arkeologia misio honen helburuetako bat zen Imhotep-en hilobia aurkitzea. Oraingoz bere estatua topatu da. Beste brontzezko estatuak Egiptoko dibinitateak irudikatzen dituzte: Osiris, Isis, Hathor, amon, Min, Nefertum eta Anubis. 

Sarkofagoei dagokionez, eguerrezkoak dira, momiekin barruan. K. a. V. mendekoak dira. Horietako batean arkeologoek papiroa aurkitu dute, osorik eta zigiluarekin. Berehala Kairoko laborategira eraman dute zaharberritu eta aztertzeko. Metro batzuk luze da eta adituek uste dute Hilen Liburuaren atalen batzuk direla. 

Sarkofagoak Egiptoko "musoe handira" eramango dira, Guizako mesetan kolokatuko dena. Museoa oraindik ireki gabea dago. Bertako agintariek urte honetan bertan inauguratzea espero dute eta beraz, aurkikuntza hauek ongi etorriak izan dira.