Egintzazu behar duzuna!

"Do the right thing" filmak 20 urte bete ditu, lagunak: kaleko kultura, Public Enemy, langabezia, arraza arteko tirabirak
Piztu irratitzarra eta zatoz gurekin: figth the power!
Do the right thing (Egintzazu behar duzuna) New York hirian kokatua dago, Brooklyngo auzo txiroenetako batean, Bedford Stuyvesant-en. Bertan kultur aniztasuna da nagusi: beltzak, hispanoak, vietnamdarrak, italiarrak
Auzoa nahikoa lasaia da, baina, tarteka, elkarbizitzak talka egiten du. Mookie (Spike Lee) pizza banatzailea auzuneko egunerokotasunaren lekuko aparta da.
Kaleko bizimodua
Bedford Stuyvesant kaleak hiru ikono edo bereizgarri ditu: musika beltza zabaltzen duen irrati librea (Samuel L. Jacksonek betetzen du esatariaren rola), bikote korearraren supermerkatu txikia eta auzoan zuriek kudeatutako negozio bakarra: Sal-en pizzeria. Bertan lan egiten du Mookiek. Baina hauez gain, badira pertsonaia gehiago ere eta, nolabait esatearren, guztiek betetzen dute pertsonaia nagusiaren rola. Radio Rahim da horietako bat, irratitzarra sorbalda gainean duela eguna kalean ematen duen gaztea.
Pertsonaien deskribapena eta auzoko edozein egun baten kontakizuna dira filmaren lehen zatian ardatz. Bigarren zatian, berriz, drama leku hartzen joango da Radio Rahim-en heriotzarekin puntu gorenera iritsiko delarik.
Hau guztia Public Enemy taldearen doinuek lagunduta, haiek ere filmaren protagonistak baitira rap, hip hop eta kaleko kulturaren beste adierazpideekin batera.
Spike Lee-ren ezaugarria
Film honek sekulako arrakasta erdietsi zuen, baina ez hori bakarrik: aurrerantzean Lee jaunak landuko zuen zinearen oinarriak finkatu zituen: jendartearen kritika, elkarrizketa mamitsuak, pertsonaia arketipikoak Hori bai, arraza arteko tirabirak modu zuzen eta gordinean pantailaratu izanak lurrikara eragin zuen AEBetan muturreko iritziak eraginez: edo oso alde, edo oso kontra.
Egintzazu behar duzuna
Euskal Herrian ere sekulako eragina izan zuen, bai zuzenean eta baita zeharka ere. Zeharka diogu, filma ikusi ez zuten askorentzat ere erreferentzia bilakatu zelako. Eta hori Negu Gorriak taldeari zor zaio. Filma bera oinarri hartuta, Ferminek, Kakik eta Iñigok hasieratik taldearen abesti ezagunenetakoa bilakatuko zena konposatu zuten estreinako diskoan: Radio Rahim. Izan ere, nork ez du sekula abestu "Horrelakoa da bizitza, egintzazu behar duzuna" leloa?