Egin klik PLAY botoian!

Egin klik PLAY botoian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egin-klik-play-botoian/@@download/image/201012258286Roberts_Bardem.jpg
2012/12/13
berria
Egin klik PLAY botoian!
2010ean bideoei egin diegu ongietorria GAZTEZULO.COM-en. Gogoratzen plaza honetan ikusgai izandakoak? Zatoz memoria freskatzera!



Bideo batzuk musikari buruzkoak izan dira. Esate baterako,  GAZTEZULO saria Gorka Urbizu Berri Txarreko kideari bere territorioan, Lekunberrin, eman genionekoa. Edo Esne Beltza taldearekin gure hamargarren urteurrena Bilboko Kafe Antzokian ospatu genuenekoa.  Surfin Kaosek Goizalde Surrealistak Donostiako Bukowski tabernan eginiko aurkepenean ere egon ginen. Eta nola ez ba, surrealista izan zen!  Barricada zuzen-zuzenean ikusi genuen Zarautzen. Baita Mikel Laboaren omenez kaleratutako Txinaurriak diskoaren aurkezpena ere.

Literaturak ere tartea izan du GAZTEZULO.COM-eko bideo atalean. Lander Garrok Kontrarioa eleberriari buruz hitz egin zigun, eta Ur Apalategik, Fikziozko Izterrak ipuin bildumaz.

2010eko Donostiako Zinemaldiko izar nagusiarekin, Julia Robertsekin ere izan ginen. Ez zen atseginegia izan, baina tira, kazetari eta zinpeko artean gure txokoa bilatu eta Pretty Womanen hitzak jaso genituen.

Zinematik bertsolaritzara: Igor Elortzaren bertsoak jaso genituen, noiz eta 34 urte bete zituen egun berean.

Donostiako Piratek ere GAZTEZULOri egingo zuten abordaiaren berri eman zioten, luze eta zabal

Eta kirolari dagokionez, esate baterako, bertatik bertara ikusi genuen Bermeoko Urdaibairen garaipen handia Kontxako Banderan, Leire Olaberria txirrindulari gipuzkoarraren hitzak zuenganatu genituen domin bat kolkoratu berritan, Abel Barriolaren esker oneko hitzak jaso berri genituen Lau T'erdiko Txapelketaren finala galdu ostean, eta Aritz Aranburu itxaropentsu agertu berri zaigu 2011ra begira.