Egile-zinema zikloa, aste honetan Gasteizko Montehermoson

Gaurtik hasi eta ostiralera (hilak 23) bitarte, proiekzio bana egingo dute egunero Falerina Lorategian gaueko 22:30ean.
Egitarauak helburu bikoitza duela azaldu dute Montehermosoko antolatzaileek. Merkataritza zirkuituetatik at geratu ohi diren egile-lanak ezagutzera ematea batetik, eta film hauek arte bisualekin duten harremana nabarmentzea bestetik.
Uztailak 20, asteartea
Agnàs Varda-ren La Pointe Courte
Uztailak 21, asteazkena
Pier Paolo Pasolini-ren Teorema
Uztailak 22, osteguna
Marguerite Duras-en Detruite dit-elle
Uztailak 23, ostirala
Ivan Zulueta-ren Arrebato
Egile-zinema edo cinema d'autor deritzon kategoria 50eko hamarkadan sortu zuen Cahiers du Cinéma aldizkari frantsesak ekoizpen komertzialetatik urrunduta ohikoak ez ziren gaiak jorratzen zituzten lanak izendatzeko. Egun, egilearen nortasun artistikoa islatzen duen film oro jotzen da halakotzat.