Egia ala fikzioa?

Serbiako Novi Sad izeneko hirian, poliziak antzezle talde bat atxilotu du, lapurreta egiten ari zelakoan. Kontua da aktoreak antzezpen bat egiten ari zirela kalean, baina gaia berezi samarra zela: banketxe batean egindako lapurreta. Aktoreak aurpegia estalita eta pistola eskuan zebiltzan, eta halako batean, polizia etorri eta atxilotu egin zituen, ebasleak zirelakoan. Antza denez, auzotar batek poliziari hots egin zion, lapurreta benetakoa zela sinetsita. Horiek bai aktore onak! Zorionez, handik gutxira, aktoreak libre utzi zituzten.