EFIlM doako film plataforma erraldoia ezagutzen?

Netflix, HBO eta antzekoak ondo daude, baina kostu bat dute, txikia bada ere. Baina liburutegi publikoak beti izan dira kultura elkartrukatzeko santutegiak; haiei esker, liburuez, musikaz edota filmez gozatzeko aukera izan dugu jaitsiera ilegalik gabe.
Eta egun? Streaming plataformak txanpiñoien moduan ugaltzen dabiltzan garaoiotan, eFilm plataforma existitzen da. Alokairu digitalen bidez funtzionatzen du, eta liburutegi publikoen alokairu sistema berpizteko asmoa du. Hala, liburutegietako filmak alokatzen jarraitzeko aukera dugu, doan eta etxetik mugitu gabe.
Eta nola gozatu dezakegu eFilm plataformak eskaintzen dituen 20.000 filmetaz doan? Liburutegietako edukiak eskuratzeko sistema berarekin, hau da, liburutegi txartel batekin. Hori nahikoa izango dugu plataforman alta eman eta bertako edukiak alokatzeko.
eFilm martxan dago Hego Euskal Herrian, eta baita Herrialde Katalanetan eta Espainiako hainbat probintzitan, hala nola, Asturias, Kanariar Uharteak, Madrid eta Murtzia.
Euskarazko filmak aurkituko dituzue plataforma honetan, esate baterako, Amama, 80 egunean, Bi Anai, eta gehiago!