Edurnezuri eta lau ipotxak

Alemaniako Stendal herrian egindako antzezpen batean, Edurnezuriren ipotxak lau izan ziren, eta ez zazpi, ipuinean bezala. Murrizketa horren arrazoia? Antzokiak ez zuela dirurik zazpi ipotxen soldata ordaintzeko, eta azkenean, laurekin geratu zirela. Ikuslegoaren haserrea ikusita, antzezlanaren arduradunek bi ipotxen panpinak jarri zituzten eszenatokian, eta printzearen papera egiten zuen aktoreak zazpigarren ipotxarena ere egin zuen. Hala ere, azkenengo ipotx hau gutxitan azaldu zen eszenatokian, aparteko orduak egiten ari baitzen meategi batean.