Edurnezuri bi aldiz

Edurnezuri behin ez, birritan ikusi ahal izango dugu zinema-aretoetan aurki. Relativity Media ekoiztetxe independenteak jakitera eman du The Brothers Grimm: Snow White Tarsem Singhek (The Cell, 2000) zuzenduko duela. Oraindik lortu ez dutena Julia Robertsek erregina gaiztoaren papera onartzea da. Universalek, aldiz, Rupert Sanders kontratatu du Snow White and the Huntsman filma zuzendu dezan. Multinazionalaren asmoa erregina gaiztoarena Charlize Theronek egitea da, baina hau ere ikusteko dago.