Edurne Pasabanek Shisha Pangmaren gailurra jo du

Edurne Pasabanek Shisha Pangmaren gailurra jo du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/edurne-pasabanek-shisha-pangmaren-gailurra-jo-du-2/@@download/image/20105179863edurne.jpg
2012/12/13
berria
Edurne Pasabanek Shisha Pangmaren gailurra jo du
8.000 metrotik gorako mendi guztien gainetara iritsi den bigarren emakumea da tolosarra. Lehenak, Miss Oh korearrak, duela egun gutxi erdietsi zuen balentria.

Pasabanek 2001ean igo zuen 8.000 metrotik gorako lehen mendia, Everest, eta ordutik hona, urtero-urtero, 2006an izan ezik, baten bat igo izan du. Azken biak, Annapurna eta Shisha Pangma, azken bi hilabeteotan igo ditu. Gailurra jo eta berehala Edurne Pasabanek esandako hitzak entzungai daude bere webgunean