Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia

Edurne Ormazabal tolosarra izango da Egiako Tabakalerako zuzendari nagusia, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak zabaldutako txioaren arabera.
Ormazabal (Tolosa, 1963) eta Psikologian lizentziatu zen. Hala ere, kazetari gisa ibili da urte luzez EITB taldean. Donostiako Herri Irratian hasi zen lanean; eta Deia egunkarian eta Antena 3en ere aritu da lanean. Horrekin batera, Donostiako Zinemaldia aurkeztu du hainbat edizioetan.
Zuzendari nagusiaren kargua lanpostu berria da Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean, eta administrazio kontseiluak erabaki zuen hura sortzea. Orain arte Tabakalerako proiektu kulturala zuzendu duen Ane Rodriguezen gainetik legoke Ormazabal, zuzendari nagusi berria.