Edozein gainazaletan energia sortzeko gai den eguzki-panelez osatutako oihala garatu dute

Edozein gainazaletan energia sortzeko gai den eguzki-panelez osatutako oihala garatu dute Oihal berezi hau gai da edozein gainazaletan energia sortzeko. Izugarri arina denez, edozein lekutara garraiatu liteke zailtasunik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/edozein-gainazaletan-energia-sortzeko-gai-den-eguzki-panelez-osatutako-oihala-garatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2023-01-02 a las 11.42.54.png
2023/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Oihal berezi hau gai da edozein gainazaletan energia sortzeko. Izugarri arina denez, edozein lekutara garraiatu liteke zailtasunik gabe.
Edozein gainazaletan energia sortzeko gai den eguzki-panelez osatutako oihala garatu dute

Massachusetttseko (Estatu Batuak) ikerlari taldeak teknologia harrigarria garatu du: Giza ile baten lodiera baino finagoko eguzki-panelez egindako oihala.

Eguzki-panel ñimiñoak hauek azkar eta erraz sortzen dira inprimagailu baten bitartez eta edozein gainazaletan erantsi litezke. 

Egungo eguzki-panelek baino 100 aldiz gutxiago pisatzen du eta kilogramoko energia gehiago garatzeko gai dira. Edozein gainazali erantsi daitezkeenaz, hamaika aplikazio izan litzake etorkizunean, hala nola, itsasontzietan erabili litezke, euren energia propioa (eta garbia) sor dezaten, adibidez. Teknologia berri honek larrialdi egoeretan dauden lekuetara energia erraz garraiatzeko aukera ere ekarriko luke. 

Teknologia moldakor hau eskuratzeko, ikertzaileek zelulak ezartzeko material egokia aurkitu beharra izan zuten. Material arin, malgu eta erresistentzia askokoa bilatu zuten. Material hau Dyneema izenez ezagutzen da. Ikerketaren emaitza ikusirik, ikertzaile taldeak lanean dihardu asmakuntza ahalik eta azkarren merkaturatzeko.