Eddie The Eagle

Michael Eddie Edwards kirolari britainiarraren historia kontatzen du filmak. Dohain berezirik izan ez arren, Eddiek amets bakarra izan zuen gaztaroan: Olinpiar Jokoetan lehiatzea. Hala, ez zuen amorerik eman, eta 1988an, Neguko Olinpiar Jokoetan Britainia Handia ordezkatu zuen lehen eski-jauzilaria izan zen. Gainditze istorioa eta umorea uztartzen ditu.