Edaten dugun urak 4.500 milioi urte ditu
Lur planetak ura planetesimalei esker du, hau da, asteroideen aitzindariei esker. Egoera hsuetna duaden asteroideek, uraren bitartez, izar gazteak eta planetak sortzen ditu. Gure planetako ura aztertu dutenean jakin dute hau, behatu baitute 4.500 milioi urte dituela.
Elements aldizkarian berriki argitaratutako ikerketa batek frogatu du uraren jatorria ez dela horren misteriotsu edo konplexua, hainbat teoriek iradokitzen duten moduan. Izan ere, egungo uraren %50a Eguzki Sistemaren formakuntzaren lehen faseetan heredatutakoa da eta 4.500 milioi urte izango lituzke.
Ikerketa Cecilia Ceccarelli astronomoa buru duen aditu taldeak gauzatu du. Emaitzen arabera, Lur planetako ura Eguzki Sistema bezain zaharra da.
Hodei molekular erraldoi baten bidez sortzen dira izar eta planetak. Hodei hauek hidrogenoz osatuak daude nagusiki eta osagai hau da uraren osagai nagusia ere. Egitura primario hauetan helioa, oxigenoa eta karbonoa ere badaude, ordena horretan. Beraz, horrelako egituretan, ura ia beti aurkitu liteke. Hastapenetan, hauts ondar ñimiñoetan izoztuta.
Ondoren, ura sublimazio fase baten sartzen da planeta sistema sortzeko. Hain justu, fase honetan gehitu zen gure planetara ura.

