Edari "light"-en zalea bazara, sentitzen dut: edulkoratzaile artifizialak ez dira osasuntsuak

Edari "light"-en zalea bazara, sentitzen dut: edulkoratzaile artifizialak ez dira osasuntsuak Edulkoratzaile artifizialak pertsona askorentzat egunerokotasunaren zati bilakatu dira. Azukrea murriztu eta pisua galdu nahi duten askoren aukera izan ohi dira, baita diabetesa pairatzen dutenentzat, edo besterik gabe aukera osasuntsuagoak bilatzen dituztenentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/edari-light-en-zalea-bazara-sentitzen-du-edulkoratzaile-artifizialak-ez-dira-osasuntsuak/@@download/image/getty-1.jpg
2023/05/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Edulkoratzaile artifizialak pertsona askorentzat egunerokotasunaren zati bilakatu dira. Azukrea murriztu eta pisua galdu nahi duten askoren aukera izan ohi dira, baita diabetesa pairatzen dutenentzat, edo besterik gabe aukera osasuntsuagoak bilatzen dituztenentzat.
Edari "light"-en zalea bazara, sentitzen dut: edulkoratzaile artifizialak ez dira osasuntsuak

Alta, freskagarri light-ak edaten dituzunetakoa bazara edo zure kafea edulkoratzailea artifizialekin goxatzen baduzu, albiste txarrak ditut zuretzat. 

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aholkatzen duenez, hobe da merkatuko “azukrerik gabeko edulkoratzaile” gehienak ekiditea. 2022an azterketa bat burutu zuen OMEK eta behatu dute ez direla eraginkorrak epe luzera pisua kontrolatzeko, diabetesa sortu dezaketela, bihotzekoak eragin eta baita heriotza ere. 

OMEren arabera, edulkoratzailerik gehienak problematikoak dira, izan artifizialak (aspartame, sakarina) edota landare jatorrikoak (estebia). Salbuespen bakarra azukrearen alkoholetatik eratorritako gozagarriak dira, polioles deitutakoak, hori bai, hauek ez dira “azukrerik gabeko edulkoratzaileen” taldean sartzen. 

Edulkolaratzaile hauek azukrearen kontsumoa gutxitzen laguntzen dutela uste bada ere, hainbat ikerketek frogatu dute azukrea gozogarri hauengatik ordazkatzeak ez dakarrela inongo onurarik. “Eskura ditugun frogek azukrerik gabeko edulkoratzaileen erabilerak ez dakarrela epe luzera inongo pisu galerarik iradokitzen dute” baieztatu du OMEk. 

Eta diabetesa kontrolatzeko? OMEren esanetan ez dira eraginkorrak jada diabetesa duten pertsonengan eta ikerketa batzuk frogatu dute sakarinak eta sukralosak odoleko azukre maila igo lezaketela.