Edan eta korrika egin? Hemen da Korrikaña!

Korrika egitea kostatzen bazaizu eta poteoa bada zure kirol gogokoena, larunbat honetan garagardoaz erru sentipenik gabe gozatzeko plan borobila proposatzen dizugu! Lasterketa bitxi hau Korrikaña deitzen da eta izenak berak iradokitzen duen moduan korrika eta zurruta uztartzen ditu. Arroa behean ospatuko da froga hau urriaren 27an, larunbata. Herriaren inguruan 5 bira eman beharko dira (guztira 4,5Km) eta bira bakoitzaren amaieran kañoi bat edan beharko da. Izena ematea egunean bertan egin beharko da. Ekintza hau "Txikitasunian haundi" lelopean ospatuko duten jaiaren baitan kokatzen da. Ondo pasa, kirol apur egin eta eztarria freskatzeko prest?
ZER DA KORRIKAÑA?
- 4,5 km-ko lasterketa
- 5 aldiz herriari buelta
- Buelta bakoitzean kañoi bat edan behar da
HASIERA:
18:00etan Arroa Beheko plazan
IZEN-EMATEA:
Egunean bertan, 17:30ak arte.