Ecce Homo berria Lizarran

Ecce Homo berria Lizarran Done Mikel elizan dagoen XVI. mendeko eskultura berritu dute, eta emaitza ez da denen gustukoa izan... zer iruditzen zaizu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ecce-homo-berria-lizarran/@@download/image/montaje-sanjorge1-kyz--620x349@abc.jpg
2018/06/26
albiste-laburra
Done Mikel elizan dagoen XVI. mendeko eskultura berritu dute, eta emaitza ez da denen gustukoa izan... zer iruditzen zaizu?
Ecce Homo berria Lizarran

Ecce Homo berri bat sortu dute, oraingoan, Lizarrako Done Mikel elizan. Bertako Done Jurgiren eskultura berritzen saiatu dira, baina emaitzak polemika handia piztu du.

XVI. mendeko obra kolorea galtzen ari zen, eta hainbat zati puskatuak zituen. Zaharberritzeaz arduratu direnek eskultura erabat  berregin dute, eta ondoren gainetik margotu dute. Emaitza? Ez dago lehengo eskulturaren arrastorik. Eta zuri, zer iruditzen zaizu?