E-bookerako euskarazko literatur testuak

E-bookerako euskarazko literatur testuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ebookerako-euskarazko-literatur-testuak/@@download/image/20111139327susa0.jpg
2012/12/13
berria
E-bookerako euskarazko literatur testuak
Susa literatura argitaletxeak 66 idazleren 142 lan eskaintzen ditu, osatuz joango den bilduma baten abiapuntu gisa 

Teknologia eta aparailu berriak etengabe merkaturatzen dira baina gizarteak bere denbora behar du lehengo berrikuntza hauen abantailetaz jabetu eta gero baliatzen hasteko. Hori da E-book-arekin gertatzen ari dena: denbora bat bada kaleratu zela, eta kostatzen ari bazaio ere pixkanaka ari da lortzen bere bidea egitea.

Euskal argitaletxeak ere konturatu dira, geroz eta gehiago erabiltzen dutela irakurleek, kultur kontsumoak aldatzen ari direla, eta hasiak dira formatu berrira moldatzen.

Susa literatur argitaletxea izan da oraingoan pausua eman duena. 66 idazleren 142 liburu, poesia eta narratiba bildumetakoak, E-Book moldean aurkeztu ditu. Orain arte bi eratara eskuratzen dira liburu elektronikoak: ordaindu gabe (pirateatuta) edota DRM kontroldun liburuak erosita. Susak beste bide ezberdin bat abiatu nahi du: deskarga librekoak izan dira, eta liburu guztiek prezio bera izango dute: 3,54 euro (BEZ barne). Bi formatotan eskainiko ditugu liburuok: epub eta pdf.

Helbide honetan aurkitu ahal izango dituzue:

https://susa-literatura.com/ebook/

Mikel Antzaren Ospitalekoak, Lander Garroren Kontrarioa, Leire Bilbaoren Scanner, Jon Benitoren Bulkadak, Koldo Izagirreren Euzkadi merezi zuten...