"Eau de Space": NASAk sortutako lurrin honek espazioa bezala usaintzen du

"Eau de Space": NASAk sortutako lurrin honek espazioa bezala usaintzen du Orain dela hamarkada batzuk NASAk hainbat aditu kontratatu zituen espazioaren usaina garatzen laguntzeko, eta usain horrekin batera orbitatik at bidali aurretik astronautak entrenatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eau-de-space-nasak-sortutako-lurrin-honek-espazio-bezala-usaintzen-du/@@download/image/nasa-eau-de-space-00-700x404.png
2020/07/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Orain dela hamarkada batzuk NASAk hainbat aditu kontratatu zituen espazioaren usaina garatzen laguntzeko, eta usain horrekin batera orbitatik at bidali aurretik astronautak entrenatzeko.
"Eau de Space": NASAk sortutako lurrin honek espazioa bezala usaintzen du

Agentzia espazialaren ideia astronautek kanpo espazioan izan zitzaketen edozein ezusteko ezabatzea zen. Lurrin honen formula NASAko entrenamenduetara mugatua egon izan da, laster ordea, edozeinentzat eskura egongo da crowfunding kanpaina bati esker. 

Steve Pearce-k garatu du lurrin hau, OME Ingredients erakundearen sortzaileak. 2008an NASAk kontratatutako kimikoetako bat izan zen. Saiakera eta ikerketa askoren ostean, 2012an espazioko usaina birsortzea lortu zuten: bolbora usain apur bat, haragi gisatuaren beste bat, masusta gorriak eta rona, horrela usaintzen du Pierce-ren ustez espazioak. 

Eau de Space lurrinaren promozioaz arduratzen diren profesionalak moda, teknologia, diseinu eta logistikan esperientziadunak dira eta lurrin aditu askorekin lanean aritu dira publiko zabalari ahalik eta produkturik onena eskaintzeko xedez. Lan taldearen nahia lurrin honek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketako ikasketak burutzeko grina gazteengan sortzea da. 

Crowfunding bidez jada 77.000 dolar bildu dituztenez (hasierako helburua 1.752 euro ziren), dena prest dago lurrina fabrikara eramateko, beraz, laster espazioko usaina guztion eskura egongo da.