“Earplay”

“Earplay” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/earplay/@@download/image/23p15-2.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Revelbeat
23.zenbakia
“Earplay”
Ondo. Ondo. Ustekabeko atsegina izan da Revelbeat taldearen “Earplay” diskoa entzutea. Alex eta Juan Arguedas anaiek gidatutako taldeak 13 abesti on dakarzkigu. Elkarrekin ondo nahasten dakiten bi gitarra uztartu, tarteka emo-core usaina eman, ahotsetan sentimendua barra-barra gehitu eta oinarri elektronikoak erabiliaz. Inoiz Foo Figthers batzuen arnasa dutela ematen du. Beste batzuetan, aldiz, gitarrak basatitzen hasi, intentsitatean gora eta gora abiatu, eta aldez aurretik egindako eskema mila zaitan hautsiko dizute. Bitxikeria gisa, Nirvana taldearen “School” abestiaren bertsioa ere oparitu digu Revelbeat-ek; gitarrak pisutsuz, denborak geldituz eta esperoezineko emaitza emanez. Cobain-ena hobea zen, dena den.