Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra

Eako Poesia Egunak uztailaren 11tik 13ra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eako-poesia-egunak-uztailaren-11tik-13ra/@@download/image/hamaika_1404202708.jpg
2014/07/01
berria
Urtero legez, uztailaren bigarren asteburua poesiak jantziko du Eako herria. Literatura ardatz, hitzaldiak, errezitaldiak eta kontzertuak izango dira herri bizkaitarrean.

Herri eta harri liburua argitaratu zenetik 50 urte igaro direla probestuz, Gabriel Aresti izango da ostiraleko protagonista. Karmelo Landa eta Laura Mintegi idazle bilbotarraren Harriaren zikloa deitu izan denaren ezagutzarako klabeak argitzeko hitzaldi-elkarrizketa izango dute. Ondoren, Gabrielen lekua sentikaria Rafa Rueda, Andoni Egaña, Oier Guillan, Alain Urrutia, Iraia Elias, Ainhoa Alberdi, Naia Membrillera eta Iban Urizar kideen eskutik.

Astebururako, Herrijari emon arnasa kolektiboko kidek prestatu dituzten ekitaldi guztien berri izango duzue eakopoesiaegunak.com webgunean.