“Dynamite”

“Dynamite” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dynamite/@@download/image/57p16-3.jpg
2005/11/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Jamiroquai
57.zenbakia
Jamiroquai-ren musika gustatzen zaigula aitortu beharra dugu. Musika beltza egiten duen zuri zikin honek, trebezia berezia du 70eko hamarkadako soul, disco eta funk estiloak gaurkotzeko, eta arrakasta komertziala lortzeko. Disko honek aurrekoen bidea jarraitzen du, eta ezer berria asmatu edota eskaini gabe, abesti dotore eta dantzagarri asko eskaintzen dizkigu. Hasierako maskara ekologista kenduta, besteek sortutako musika birziklatuaz aberastu den pertsonaia honen musika pirateatuarekin gozatzen jarraituko dugu. Erruki Jauna…