Durangon liburuak eta diskoak ez dira aspergarri egiten

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da. Baina, azoka bat baino gehiago da Durango. Beste leku batzuetan aurkitzen zailak diren liburu eta diskoak han daude. Aspaldiko unibertsitate laguna ere Durangon aurkituko duzu. Durango liburuz eta diskoz betetzen da, baina jai giron, euskal giroan eguna zein gaua pasatu nahi dutenentzat ere bada topagune.
Erotismoak erakarriko ote du aurten Durangora jende gehiago? Euskaldunak erotikoak ote gara? Ez dakigu Gerediaga Elkartekoek aurtengo gaia aukeratzeko hori bilatu duten. Tartean baina, jostailu erotikoekin trebatzeko aukera egongo da.
Herrialde kurduaren egoera ere gertutik ezagutzeko modua eskainiko du aurtengo Azokak. Eta txikitako John Brown abestiaren egileari, Imanol Urbietari, eskerrak emateko aukera egongo da. Nor ez da akordatzen indio txikiarekin? Kantua gogoratzen?
505 nobedade azokan. Liburua eta diskoak. Egileak ere bertan izango dira bost egunetan. Gustuko liburua eta diskoa egileak berak sinatuta eramatea ez da zaila.
Egilea gertutik ezagutzea ere erraza da Durangon. Aurkezpenetarako aretoak zein Ahotsenea sortzaileen guneak horretarako aukera ematen dute. Ordu erdiro, liburu, disko edo proiektu berri bat aurkezten dute leku bietan.
Durango egunez eta gauez jai handia da. Jendeak egiten du jai Durangon eta jendeak jartzen du giroa Durangon. Azoka ondoko Plateruenean, Merkatu plazako Euskal Dendan, Alde Zaharreko Goienkaleko tabernetan, Durangoko gainontzeko kafetegi, taberna eta jatetxeetan... Durangok berak eta Durangaldeak ere merezi dute, tarte handiagoa izan ezkero, bisitatxoa: Kurutziaga gurutzea, Tabira parkea, Urkiola Natur Parkea, Atxondoko oinez bidea, Garaiko aztarnategia, Otxandioko plaza multzoa,...
Azoka 10:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Durangora joateko gogoa piztu bazaizu, joan aurretik egin kontsulta azokaren webgunean, liburu eta disko artean gustoko ekitaldirik dagoen ikusteko: www.durangokoazoka.com