Durangoko gazteak, atzo eta gaur

Durangoko gazteak, atzo eta gaur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-gazteak-atzo-eta-gaur/@@download/image/201012162538eroski_irabazleak.jpg
2012/12/13
berria
Durangoko gazteak, atzo eta gaur
Gerediaga elkarteak bideo lehiaketa antolatu du Durangoko Azokan, eskualdeko gazteei zuzenduta, eta Deiene Usategik, Iratxe Landak, Claudio Legidok eta Leire Blancok egindako Gazteen bizimodua Durangaldean titulupekoak irabazi du.

Argazki zaharrekin eta gaur egungoekin osatu dute bideoa, garai bateko eta oraingo gazteak alderatu nahian.
20 bideo aurkeztu dituzte, eta antolakuntzak iragarri du datorren urtean ere egingo dutela.
Bideo guztiak Interneten daude ikusgai.