Durangoko Berbaro elkarteak 'Labur esanda' film lehiaketaren hirugarren edizioa egingo du asteburuan

Durangoko Berbaro elkarteak 'Labur esanda' film lehiaketaren hirugarren edizioa egingo du asteburuan Gai bat, objektu bat eta esaldi bat emango zaie parte-hartzaileei, eta 24 ordu izango dituzte bideo bat grabatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-berbaro-elkarteak-labur-esanda-film-lehiaketaren-hirugarren-edizioa-egingo-du-asteburuan/@@download/image/labur-esanda.jpg
2023/03/22
Gai bat, objektu bat eta esaldi bat emango zaie parte-hartzaileei, eta 24 ordu izango dituzte bideo bat grabatzeko.
Durangoko Berbaro elkarteak 'Labur esanda' film lehiaketaren hirugarren edizioa egingo du asteburuan

Labur esanda film lehiaketaren hirugarren edizioa egingo dute ostiralean eta larunbatean Durangon, Berbaro elkarteak antolatuta. Parte-hartzaileei gai, objektua eta esaldi bat emango zaie eta horiek erabilita sortu beharko dute ikus-entzunezko laburra.

Ostiralean elkartuko dira, 16:00etan, Plateruenan, eta bertan jakinaraziko zaie gaia, objektua eta esaldia zein izango diren. Hogeita lau ordu izango dituzte lana egiteko eta, beraz, larunbatean, 16:00etan, entregatu beharko dute film laburra. Gauean, 21:30ean, Plateruenako ateak zabalduko dituzte eta, orduerdi geroago, film laburren emanaldia eta sari banaketa egingo dituzte. Sarrera librea izango da.

Guztira 600 euro banatuko dituzte saritan. Ostiralean bertaratuta nahikoa den arren parte hartzeko, Berbaro elkarteak aurrez izena emateko deia egin du, honako email honetara idatzita: laburesanda@berbaro.eus