Durangoko Azokaren hurrengo ediziorako irudia aukeratzeko lehiaketa antolatu du Gerediaga Elkarteak

Datorren abendukoa 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka izango da, baina, sei hilabete lehenago, dagoeneko, irudi bila dabil Gerediaga Elkartea. Irabazlearena izango da Azokako kartel nagusia, eta 1.300 euroko saria eskuratuko du.
Gerediaga Elkarteak martxan jarri duen lehiaketak 46. Durangoko Azokako irudi ofiziala definitzea du helburu. Parte hartzen duten egileek irudia bera diseinatzeaz gain, kartel nagusi modura, banner, programazio ofizial nahiz gonbidapen modura izango duen garapena ere aurkeztu beharko dute.
Proposamenak Gerediaga Elkartera bertara bidaltzeko epea zabalik da uztailaren 15era bitarte. Orduan, epaimahaiaren esku geratuko dira lanak eta, ebazpena ezagututakoan, 1.300 euroko saria jasoko du irabazleak.
Norbanako bakoitzak lan bakarra, originala eta argitaratu gabea aurkez dezake. Teknikari dagokionean, askatasun osoa; baina erabilitako irudi eta ikurrek ezin dute inolako diskriminaziorik egin jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, pentsamoldea edo beste edozein baldintza pertsonal edo sozial tarteko dela.
Lehiaketaren oinarriak eta informazio zehatzagoa www.durangokoazoka.com atarian daude eskuragarri.