Durangoko Azokako topaketa profesionala abenduaren bostean izango da

Durangoko Azokako topaketa profesionala abenduaren bostean izango da DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala laugarren aldiz egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-azokako-topaketa-profesionala-abenduaren-5ean-izango-da/@@download/image/Orokorra.jpeg
2022/10/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala laugarren aldiz egingo dute.
Durangoko Azokako topaketa profesionala abenduaren bostean izango da

Gerediaga elkarteko koordinatzailea den Beñat Gaztelurrutiak adierazi duenez, DA! PRO topaketa profesionala mantentzea erabaki dute, profesionalei topalekua eskaini eta etorkizunean proiektu berrien sorrera bultzatu nahian. 

Bi arlo landuko dituzte: musika eta familia ikuskizunak. Musikariak San Agustin Kulturgunean elkartuko dira eta familia ikuskizunekoak Bizenta Mogel Bibliotekan, abenduaren 5ean, goizeko bederatzietatik aurrera. Sortzaileek programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen aurrean euren proiektua aurkezteko aukera izango dute, hamar edo hamabost minutuz. 

Aurkezpenez gain, jasotako kultur proposamenekin osatutako katalogoa ere sortuko da. Katalogo hori programatzaile, teknikari eta bestelako profesionalen esku jarriko da, urte osoan zehar kontratazioak egiteko aukera eskainiz.

Topaketan izena emateko epea zabalik da azaroaren 10era arte, eta programatzaileen kasuan azaroaren 30era arte. 

Durangoko Azokarekin batera, BBK-k, Musika Bulegoak, Bizenta Mogel bibliotekak eta Berbaro Elkarteak hartzen dute parte proiektu honetan.