Durangoko Azokako musikako azken nobedadeen 'playlist'-a osatu dute Badok Atarian

Durangoko Azokako musikako azken nobedadeen 'playlist'-a osatu dute Badok Atarian Euskal musika talde eta bakarlariek 58. Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen lagina jasotzen du zerrendak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-azokako-musikako-azken-nobedadeen-playlist-a-osatu-dute-badok-atarian/@@download/image/Azoka-badok.jpg
2023/11/20
Euskal musika talde eta bakarlariek 58. Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen lagina jasotzen du zerrendak.
Durangoko Azokako musikako azken nobedadeen 'playlist'-a osatu dute Badok Atarian

Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azoka eta, ohiko moduan, musika munduko hainbat nobedade aurkeztuko dituzte bertan. Estilo askotariko musika izango da: elektronika, folka, popa, rocka, punka, indiea…

Aurrerapen modura, azokan aurkeztuko dituzten lanen lagin bat entzun daiteke 58. Durangoko Azokari eskainitako playlistean. Badok atarian entzun daiteke, baina baita www.durangokoazoka.eus webgunean eta Spotifyn ere. Kantu guztiak euskarazkoak dira.

Momentuz berrogeita hamar abesti sartu dituzte, baina azoka heldu bitartean, eguneratu egingo dute zerrenda. Zerrendako diskoak Landako Guneko erakusmahaietan egongo dira salgai, eta horietatik hirurogeita hamar zuzenean entzuteko aukera egongo da Ahotsenean. Disko berrietako zenbait QR kode bitartez ere entzun ahalko dira azokan bertan.