DURANGOKO AZOKAK IV. SORMEN BEKA DA! deitutakoa abian jarri du

DURANGOKO AZOKAK IV. SORMEN BEKA DA! deitutakoa abian jarri du Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea eta irabazleak 15.000 euro eramango ditu. Horretaz gain, sorkuntza prozesua eta plazaratzean ere lagunduko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-azokak-iv-sormen-beka-da-deitutakoa-abian-jarri-du/@@download/image/Prentsaurrekoa0.jpg
2021/05/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Irailaren 21era arte egongo da proposamenak aurkezteko epea eta irabazleak 15.000 euro eramango ditu. Horretaz gain, sorkuntza prozesua eta plazaratzean ere lagunduko da.
DURANGOKO AZOKAK IV. SORMEN BEKA DA! deitutakoa abian jarri du

Laugarren urtez jarraian abian jarri dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen beka DA! egitasmoa. Aurten kultur sorkuntza digitala sarituko da edozein generotakoa dela ere. Helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztea da euren lana ezagutzera emateko laguntza eskainiz. 

Aurkeztu ahalko diren proposamenak diziplina bakarra edo diziplina bat baino gehiagoren arteko uztarketa izan daiteke, nahiz eta deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko den oinarritzat. Aurtengoan kultura digitala izango da oinarria. 

Beka sortzaile berrientzat izango da, eta aurkezten denak originala izan beharko du, euren sormenetik aterea. Nahiz eta lanak oinarri digitala izan behar duen, fisikotasunaren uztatu ahal izango da. Hori bai, euskara hutsezkoa izan beharko du. 

Bekaren zenbatekoa 15.000 euro izango da, eta sorkuntza prozesua eta plazaratze prozesuan lagunduko da. Beka proiektu bakarrari emango zaio.

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da, arratsaldeko 18:00etan. Proposamenak posta elektronikoz bidali beharko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera, eskaera formularioarekin eta sortzailearen curriculuma eta proiektuaren memoriarekin batera. Xehetasun gehiagorako hemen oinarriak.