Durangoko Azoka, ate-joka

Durangoko Azoka, ate-joka Gezurra badirudi ere, urteko azken hilabetean sartzera goaz, eta egunez egun, gerturatzen doa Durangoko Azokaren 52. edizioa; nolakoa izango den jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-azoka-ate-joka/@@download/image/52DAlandako.jpg
2017/11/22
berria
Gezurra badirudi ere, urteko azken hilabetean sartzera goaz, eta egunez egun, gerturatzen doa Durangoko Azokaren 52. edizioa; nolakoa izango den jakin nahi?
Durangoko Azoka, ate-joka

Ate-joka dugu 52. Durangoko Azoka, eta dagoeneko baditugu aurtengo nobedadeen inguruko pistak. Gerediaga elkarteko arduradunek eskainitako prentsaurrekoan eman dituzte edizio honetako ezaugarri nabarmenenak; hala, aurten 400 produktu berri eskainiko ditu azokak: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari eta 5 bideo, bestelako 27 proposamenekin batera.

 

Landako Gunean 240 postu bisitatzeko aukera izango duzue aurten, eta 129 saltzaile eta 16 autoekoizleen produktuak deskubritzeko. Gainera, 200 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Azokaren ohiko zortzi guneetan.

 

Bestalde, Argizaiola Sariaren ordez, Omentzetik ereitera ekitaldia ospatuko dute abenduaren 8an, 20:00etan, Szenatokian. Bertan, Durangoko Azoka Sormen Beka berria sortuko dute. Iraganera begiratu beharrean, etorkizunari helduko dio Azokak.

 

Azokaren inguruko berri gehiago jakin nahi? Datorren astelehenean, hilak 27, DURANGOKO AZOKAN EZ GALTZEKO EZINBESTEKO GIDA zabalduko dugu webgunean! Bitartean, bisitatu Azokaren informazio puntu hauek: