Durango, tentazioaren hiriburu

Ez Las Vegas, ez London, ezta San Frantzisko ere
Ez. Egunotan Durango dugu tentazioaren munduko hiriburua, eta Landako erakustazoka tentazio handienen epizentroa. GOAZEMAN/K hara!
Urteroko gauza bera gertatuko zaizu. Zure barruan borrokan ibiliko zara, "ez nuke aurrekontua gainditu beharko, baina nola itzuliko naiz etxera hau erosi gabe?" eta antzekoak marmar eginez. Azkenean, baina, aise gaindituko duzu Durangorako aurreikusitako diru poltsa. Lasai lagun: ez zaitez larritu eta, garrantzitsuena, ez zaitez saia tentazioari aurre egiten. GAZTEZULOn, Durangoko Azokan topatuko dituzun nobedadeetako batzuk jaso ditugu... tentazioaren kontrako borrokan amore eman dezazun.
Kauta: "Isladak"
Andoaingo hirukotea bere hirugarren diskoarekin datorkigu: Isladak. Mikelek, Adrianek eta Gorkak hamaika abestirekin, hamaika ilusiorekin, osatu dute lan oparo hau. Heldutasuna dario diskoari, baina ez dute hasierako freskotasuna galdu, ordea. Besteak beste, horrek egiten du berezi diskoa. Desio helezinak izeneko kantua entzunda, ezinezko desioetatik gertu dabil Isladak.
Sententzia: "Barrutik"
Rock gogorra eta heavy kutsuko 7 tiro dira disko honen oinarria. Hirukote gazte honen aldeko sententzia emana dago jada: Barrutik izeneko lehen lana argitaratzeko agindua, Discos Suicidas etxeak exekutatua. Gogoa nabari zaie, ondo nabari ere. Ehun kilo taldeak badu oinordekoa, azkenean.
Disturbio: "Muy toxiko"
Aguraingo taldearen hirugarren diskoa. Hard-rocka dute beren eremu naturala, eta bide beretik jarraitu dute lan honetan ere. Soinu aldetik itxurosoa, nabari da Carlos Creator ekoizlearen eskua. Bitxikerien artean, adi Evaristoren kolaborazioari.
Korrontzi: "Getxo"
DVD eta CD batekin datozkigu Korrontzi taldekoak, Getxotik Durangora zuzenean; izan ere, aurtengo Getxo Folk jaialdian jasotakoa biltzen du lan bikoitz honek. Arreta ematen du parte hartu duten lagunen zerrenda luzeak: La Musgañako Jorge Arribas, Faltriqueira taldea, Susane Seivane, Jon eta Alain Maia dantzariak, Mikel Urdangarin, Obrint Pas taldeko Xabi...
Gatibu: "Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik"
Alex Sardui eta konpainia bueltan dira, eta zaleak erotuta dabiltza. Hiru urte joan dira Disko infernu arrakastatsu hura argitaratu zutenetik, eta sentimenduz beteriko zakukada bat kantu rockerorekin itzuli zaizkigu. 10 abesti dira, eta Iñigo Etxebarrieta Pitu-ren gidaritzapean grabatu dituzte Muxikako La casa de Iñaki estudioan.
El Desván de: "Volver a empezar"
Mungian sortu zen taldea, 2006ko udan. Rocka da beren eremua, baina pop bidezidorrak maite dituzte, eta zenbait konposiziotan popa dute xede nagusi. Bataren indarra eta bestearen gozotasuna, gatazkarik gabe, ondo uztartu dituzte Volver a empezar lan honetan.
Mirant al cel: "BSO"
Fermin Muguruzak izen bereko dokumentalarentzako konposatutako soinu banda jasotzen du disko honek. Horrelako gidoi tragikoari musika jartzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina Muguruzak egoki bete du enkargua: kamera musika, biolontxeloak, bibolinak, dub eta drum´n´bass erritmoak berriro ere, Ferminen eskarmentua eta lan egiteko ahalmen harrigarria, eta betiko kalitatea. Horratx!
Bad Sound System: "Kalean"
MC eta DJ kolektibo honek Irungo Mosku auzoan du egoitza, kalea dute espazio naturala, eta bertatik haizatzen dituzte reggae, dub, hip hop, dancehall erritmo beroak. Oraingoan 16 kantuz osatutako diskoaz datozkigu, 2004an zuzenean grabatutako Buiaka bereziaren ondoren. Bad Sound Systemekin, Euskal Herria gertuago dago Jamaikatik Logroñotik eta Bordeletik baino.
Vomito: "Siempre fue terror"
Meritu handiko lana, Vomitoren jarraitzaile baten ekimenez gauzatutako proiektua baita. Siempre fue terror Vomito desagertu eta 10 urte beranduago iritsi da, eta zuzenean grabatutako 13 abesti ditu, kronologikoki antolatuak. Binilo formatuan argitaratu dute soilik, eta luxuzko gehigarria dakar: hainbat datu, argazki eta garaiko prentsa artikuluak biltzen dituen 20 orriko liburuxka. Opari ederra Victor eta konpainiaren jarraitzaileentzat.
Sugan: "Malko gorria"
Sugan taldeak aurreko diskoarekin lortutako arrakasta errepikatu nahi du, eta horretarako, orduko osagai berak nahastu dituzte kokteleran: pop freskoa, kantaera samurra, bizitzarekiko eta maitasunarekiko ikuspegi sakona Boskotearen jarraitzaileak ez ezik, doinu gozoak maite dituen oro asetuko du Malko gorria diskoak.
Itoiz: "Antologia 1978-1988"
Itoiz taldeak lehen diskoa argitaratu zueneko 30. urteurrena ospatzeko aitzakian dator CD-DVD berezi hau. Estudioko diskoetatik aukeratutako abestiekin osatu dute bilduma. Baina interesgarriena, dudarik gabe, dvdan dator: taldearen irudiak, telebistako agerpenak, bideoklipak altxor paregabea euskal pop rock talde onenaren jarraitzaleentzat.
Zura: "Kiribil"
Rocka, funkya, samba, bossa sekulako erritmo nahasketarekin datozkigu Xabi Strubell, Nerea Olaxa eta Diego Garcia. Eñaut Elorrietak (Ken Zazpi), Inesek (Gose), Anarik, Sorkunek eta Wemean talde mitikoko Sabinak ere parte hartu dute brasildar zaporea duen kantu entsalada honetan. Bikaina, benetan.
Itziarren semeak: "Itziarren semeak"
Beraiek esana da: ahalik eta zarata gehien egiteko asmoak elkartu zituen 2006an, "Jaungoikoa eta lege zaharra dogma diren tokian, Mungian". Bi urte beranduago, hasierako asmoari tinko eusten diote. Disko honetan hainbat eragin sumatuko ditu entzuleak, Tijuana in Bluetik hasi eta Agnostic Front-eraino doan eremu zabalean. Kasu! Mirentxu Patxaranek ukabila altxa du eta
Fiachras: "Fiachras"
Brigada Criminal eta Txinaski taldeetan aritutako kide batzuen proiektua da Fiachras. Halakoetan, ohikoa izaten da musikarien aurreko taldeekin konparaketa egitea, edo eraginaz aritzea. Kasu honetan alferrikako lana da hori: disko honetako kantu lasaiak urrun daude garai bateko punk doinuetatik.
Fermin Muguruza: "Asthmatic Lion sound systema"
Brigadistak Sound System bakarkako lehen diskoa bezala, munduko hainbat bazterretan grabatu Muguruzak lan berri hau. Lehoi asmatikoa indarrez itzuli da, lehen lerroko kolaboratzaile armada baten buru: Manu Chao, Zebda, Asian Dub Foundation eta Desechoseko lagunak, Hedoi Etxarte Aizkorak zorrotz jarraitzen du, komandanteak ez du bandera zuria jasotzeko asmorik!
Sharon Stoner: "13 taupada"
Ñabarduraz betetako 13 lehergailu; gordinak, gogorrak eta latzak. Ahots landuak, baxu zorrotza, bateria erraldoia eta gitarra basatiak. Horrela laburbildu daiteke oñatiarren bigarren diskoa. Taldearen eremu naturala zuzenekoa da, baina estudioan egindako lanak ez du deus faltan. Are gehiago, zuzenekoen indarra fideltasunez jaso du diskoak.
Humus: "Lekua"
Tolosako hirukotea Lekua izeneko laugarren diskoarekin datorkigu, Bonberenea Ekintzak-en eskutik oraingoan. Labetik atera berri da diskoa, eta estudio usaina dario oraindik. Karlos Osinaga Txap aritu da teknikari lanetan, eta dotore jaso ditu Humusen melodia eta doinu indartsuak.
Hesian: "Herriaren oihua"
Disko indartsu bezain gozoa zortzikote honek argitaratutakoa. Erritmo biziko 12 kantu dira, 90. hamarkadako hardcore melodiko onenaren harian. Hitzetan indarra, konpromisoa eta bizitzeko grina; Franen kantaera egokia eta Ametsen ahotsaren magia; melodien indarra, erritmo aldaketen bizitasuna, eta haize sekzioaren ukitu perfektua. Asteburuko agendetan legezko tokia merezi dute.
Ost: "Inorena ez den lurrean"
Bermeoko laukoteak metal indartsua dakarkigu bere laugarren diskoan. Melodia galtzen ez duen ahots urratua, gitarra doinu astunak, eta soinuaren loditasuna dira disko honen ezaugarrietako batzuk. Horrez gain, kolaboratzaileen zerrenda ere aipatzekoa da: Rafa Rueda, Aiora Renteria Ost-ek toki propioa dauka inorena ez den lurrean.
Elurretan: "Momo eta beste izaki batzuk"
Goierriko taldearen laugarren diskoa. Estilo aldetik sailkaezina, talde eta lan askotan nabari ez den jarrera dario diskoari: ireki atea Armairu-gizonari eta kontuz Ikeako albondigekin! Diskoa soilik taldearen webgunean eskura daiteke, deskarga bidez edo erosita. Hala ere, aipamena merezi zuten erreportaje honetan.
Petti: "Zuzenean-Awañak"
Bonbereneako gau goxo horietako batean eskainitako kontzertu berezia. Horixe dakar Petti beratarraren diskoak. Berezia diogu, aita zuenari eskaini baitzion emanaldia. 18 abesti dakartza zuzeneko hunkigarri honek, Montoia, Ruper edota Xabier Leteren bertsio eta guzti.