Duralex ontziteria, porrotetik salbatuta

Duralex ontziteria, porrotetik salbatuta Pyrex-en ekoizleak ontziteria frantses mitikoa erosi du; ekoizpena ez da gelditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/duralex-ontziteria-porrotetik-salbatuta/@@download/image/16010327211002.jpg
2021/02/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Pyrex-en ekoizleak ontziteria frantses mitikoa erosi du; ekoizpena ez da gelditu.
Duralex ontziteria, porrotetik salbatuta

Duela hilabete batzuk Duralex ontziteria enpresa mitikoaren amaieraren berri eman zuten komunikabideek; ia etxe guztietan aurkitu daitezkeen eta inoiz apurtzen ez diren laranja ala berde koloreko edalontzi eta plater sorta bere amaierara iritsia zen, enpresa frantsesak porrot ekonomikoa jasan ondoren. Zorionez, azken unean International Cookwarek enpresa erosi du (Pyrex-en ekoizleak), Duralex marka salbatuz.

International Cookwarek 3,55 milioi euroren truke erosi du Duralex; enpresak plan anbiziotsua aurkeztu du ontziteria markarentzat; gauzak horrela, Frantziako industriaren sinbolo izan den ontziteria marka berriro modan jartzea du helburu, nazioartean salduz. Erronka ez da erraza, Duralexek porrot ekonomikoa adierazi zuenean 32 milioi euroko zorra baitzuen; baina International Cookware arrakastaz konbentzitu da, eta beste 17 milioi euro inbertituko ditu 2024 urtea bitarte, marka berriro errekuperatu dadin. Egun, konpainian 248 langile daude, eta ekoizpena ez da gelditu prozesu guztian zehar.