Duplicity

Duela lau urteko Closer-en gertatu bezala, Roberts eta Owen berriro elkarrekin daude. Biak espioi izanak, egun industria espioitzan aritzen dira. Istorioa nondik nora joanen den asmatzea ez da oso zaila: maitemindu egingo dira, baina era berean, batak bestearen kontra egin beharko dute. Mr. and Mrs. Smith-en antzeko istorioa da, baina ez dakigu honetan ere bikote berria sortuko den.