Dunhuang

Dunhuang https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
Dunhuang
Txinako hiri horretatik sei kilometrotara dago, Gobi desertuaren erdian, Yueyaquan izeneko ilargi-erdi itxurako lakua. Duela milurteko bi munduko komertzioaren sare nagusi zen Zetaren ibilbidearen geraleku ezagunenetakoa zen desertu erdiko oasia. 1960an egin ziren neurketen arabera, lauzpabost metroko sakontasuna zuen. 1990era bitartean, ordea, ura galdu eta metro pasatxo izatera pasa zen. Lehortzeari aurre egiteko hautua egin zuen Txinako Gobernuak orduan, eta jatorrizko ur kopurua berreskuratzeko lanei ekin zieten. Hala, duela bost hamarkada zuen sakontasuna du berriz ere.