"Dune" pelikularen bigarren zatian azaltzen diren zenbait leku harrigarri

"Dune" pelikularen bigarren zatian azaltzen diren zenbait leku harrigarri Pelikula ikusi baduzu, ziur jakin-mina sortu zaizula: non errodatu da? Hona hemen, "Dune" sortzeko aukeratu zituzten zenbait leku bakar eta ikusgarri. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dune-pelikularen-bigarren-zatian-azaltzen-diren-zenbait-leku-harrigarri/@@download/image/Captura de pantalla 2024-03-18 a las 6.41.19.png
2024/03/18
Pelikula ikusi baduzu, ziur jakin-mina sortu zaizula: non errodatu da? Hona hemen, "Dune" sortzeko aukeratu zituzten zenbait leku bakar eta ikusgarri.
"Dune" pelikularen bigarren zatian azaltzen diren zenbait leku harrigarri

Dune pelikularen bigarren zatian zinema aretoetan dago eta sekulako arrakasta izan du. Zientzia fikziozko pelikula honek denetik du: akzioa, amodioa, traizioak, politika…

Horretaz gain ingurune izugarria ere erakusten du Denis Villeneuve zuzendariaren pelikulak. Unibertso berezi hau lortzeko errodaje taldea Italiara, Arabiar Emirerri Batuetara, Hungariara edo Jordaniara mugitu zen.

Lehen kokapena Arrakis desertutik urrunen dagoena da. Brionen hilobia. Hilobi hau Carlo Scarpa arkitekto italiarra egin zuen. Bertan Irulan printzesak Mohiam-ekin eztabaidatzen duen unea ikus lieke. Lehen aldia da leku honetan pelikula bat grabatzen utzi dutela.

Eta non dago kokatua Arrakis desertua? Desertuko eszenarik gehienak Arabiar Emirerrietan grabatuak izan ziren, zehazki Liwa Oasia deitutakoan. Zuzendariak aipatu duenez eszena guztiak leku honetan pentsatuta idatzi omen zituen.

Jordanian ere grabatu ziren zenbait eszena, jada lehen pelikulan azaldu zirenak. Ezagunenetako antzinako Petra hiriaren sarrera nagusia da, Jordania hegoaldean.


Pelikula 2022ko uztaila eta abendua bitarte grabatua izan zen eta zenbait dekoratuetarako estudio erraldoi bat behar zuten. Horregatik aukeratu zuten Hungaria, zinema grabaketa handien munduko erdigunea baita. Budapesteko Origon estudioetan grabatu zuten. Estudio hauek 3.000 metro karratu dituzte eta Harkonnen maltzurren Giedi Prime planeta irudikatzeko erabili ziren.