Dulceida eta influencerren erantzukizuna

Dulceida eta influencerren erantzukizuna Instagrameko izarra Lurmutur Hirian (Hegoafrika) izan da oporretan, eta sekulako polemika piztu dute sare sozialetara igo dituen argazkiek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dulceida-eta-influencerren-fribolitatea/@@download/image/1522682195363.jpg
2018/04/03
berria
Instagrameko izarra Lurmutur Hirian (Hegoafrika) izan da oporretan, eta sekulako polemika piztu dute sare sozialetara igo dituen argazkiek.
Dulceida eta influencerren erantzukizuna

Sare sozialetako izar handiek, influencerrek, milaka jarraitzaile dituzten horiek, ba al dute ardurarik zabaltzen dituzten mezuen inguruan? Galdera hau aireratu da Aste Santuko oporretan; Dulceidak, Instagrameko erregina (2,2mm jarraitzaile ditu) sekulako polemika eragin du sare sozialetan. Arrazoia? Bere bikotekideak zabaldutako honako argazkia:

 

 

Argazkia Lurmutur Hirian (Hegoafrika) aterata dago. Hain zuzen, hiri horretan ur arazo larriak dituzte, eta hil honetatik aurrera, biztanle bakoitzari soilik 25 litro ur banatuko dizkiote. Hainbatek leporatu diotenez, Dulceidari bost axola zaio bisitatu berri duen herrialdeko arazoak, ez baita bertako biztanleen bizitzaz interesatzera joan, argazki politak atera eta "atsegin dut" asko pilatzera baizik.

 

 

Antza denez, ez da influencer honen oporraldiko argazki polemiko bakarra, Dulceidaren estiloa sarritan kritikatua izan da bere bizitza pribatua etengabe nahasten duelako produktuen promozioekin. Mingaina luzeek diotenez, Hegoafrikara egindako bidaia honetan, Dulceidak bere markako betaurrekoak oparitu zizkien herri bateko haurrei, eta argazki hori igo zuen. 

 

Una de las polémicas fotos subidas por Dulceida.

 

 

Dulceida Instagrameko @barbiesavior kanpainan inspiratuko ote zen?