Dulce Arañazo

Carlos Creator musikari bilbotarraren proiektu berria dugu La seda, eta Dulce Arañazo pop-rockaren eta elektronikaren arteko nahasketa da. Hamaika abesti eta sei interludioz osatutako disko honetan, pop melodiak nagusi dira, beti ere doinu dantzagarrietatik gertu. Hainbat abestitan gitarra indartsuak entzun daitezke, lanari gogortasun ukitua emanez. Ekoizpen landua eta programazio elektronikoak ongi erabiliak.