Dugonga animalia desagertu egin da

Dugonga animalia desagertu egin da Ikerketa batek ondorioztatu duenez, ugaztun belarjale honen begiztapenik ez da erregistratu 2008. urtetik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dugonga-animalia-desagertu-egin-da/@@download/image/XUM733X6A5JM7IT6ISKKW45VCI.jpg
2022/09/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa batek ondorioztatu duenez, ugaztun belarjale honen begiztapenik ez da erregistratu 2008. urtetik.
Dugonga animalia desagertu egin da

Londreseko Zoologia Elkarteak eta Txinako Zientzia Akademiak elkarrekin burututako ikerketa baten arabera dugonga "funtzionalki desagertuta" dago Txinan. 2008. urtea geroztik ez da ugaztun berezi hau itsasoetan behatu.

"Itsas behia" bezala ere ezaguna den animali hau mehatxupean bizi izan da arrantzagatik eta giza jarduerak eragindako habitataren galeragatik. 

Royan Society Open Science aldizkarian argitaratutako ikerketaren ondorioen arabera Txinako uretan azkar desagertu dira dugongak 1970. hamarkadatik aurrera eta 2008. urtetik aurrera ez dago bere existentziaren frogarik. 

Horregatik, ikerketak adierazten du "funtzionalki desagertutako" espeziea dela. Hau da, ez daudela espezie honetako animalia nahikorik ugaldu eta bizirauteko. Dugonga itsas ugaztun belarjale bakarra zen. Ur tropikaletan bizi ohi zen, Afrikan eta Japoniako hego-mendebaldean.