DUBLINen

Dublinen elizaren inguruko eskandaluak hartu ditu albistegi guztiak. Azken hilabeteotan apaizen aurkako pederastia salaketak han eta hemen azaleratu dira, eta orain Irlandaren txanda izan da. Yvonne Murphy epaileak 46 apaiz zigortu ditu, ehunka haurren aurkako sexu gehiegikeriagatik, eta 1976tik 2004ra bitartean elizako egiturako buru izan ziren Dublingo lau artzapezpikuak seinalatu ditu, egoera hau guztia ezkutatu izanagatik. Irlandako elizak barkamena eskatu du publikoki, eta baita Gobernuak ere, poliziak ez baitu ezer egin urte hauetan guztietan. Vaticanoa da txintik ere esan ez duen bakarra.