Dublin etxe gabeko pertsonak kontratatzen ari da gidari turistiko moduan

Dublin etxe gabeko pertsonak kontratatzen ari da gidari turistiko moduan Etxe gabeko pertsonek bezain beste ez du inork ezagutzen hiria, gidari moduan euren kaleen istorioak kontatzen dizkiete turiste beren esperientzia propioetatik abiatuz. Beste hiri asko ekimen hau imitatzen ari dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dublin-etxe-gabeko-pertsonak-kontratatzen-ari-da-gidari-turistiko-moduan/@@download/image/pic2-21-752x501.jpg
2019/12/13

Testua: Jaione Dadgdrømmer @hellehellei

Etxe gabeko pertsonek bezain beste ez du inork ezagutzen hiria, gidari moduan euren kaleen istorioak kontatzen dizkiete turiste beren esperientzia propioetatik abiatuz. Beste hiri asko ekimen hau imitatzen ari dira.
Dublin etxe gabeko pertsonak kontratatzen ari da gidari turistiko moduan

Milaka teoria daude etxe gabeko pertsonen kopurua murrizteko. Batzuk logika dute eta funtzionatzen dute, beste batzuk ez. Bestalde, turismo masiboaren gaia dago, ez baita “polit” gelditzen turisten begien aurrean etxe gabeko pertsonak ikustea. Dublin hiriak bi ideia hauek uztartzea lortu du.

Horrela, etxe gabeko pertsonak gidari turistiko bezala kontratatu ditu. Beraz, hauei lana emateaz gain, gizartean integratzen laguntzen diete eta turistei ordainetan beste inork ezagutzen ez dituzten jakintzak helarazten dizkiete. Denok irabazle.

Dublin hiri bezala turistentzat zoragarria bada ere, bere pub, ibilbide literario eta bikingoen anekdotekin, kalean bizi diren pertsonen kopurua izugarrizkoa da eta hiriak duen arazorik garrantzitsuenetako bat.

Gidari turistiko bezala lan egiten duen McGuire etxe gabeak turistei auzo historikoak erakusten dizkie 1,3 kilometro luzatzen den ibilbidean. Ibilbide horretan bere etxea izan zena ere bisitatzen du. Ibilbide bakoitzeko 10 euro kobratzen ditu eta dionez gustura dago esperientziarekin.

Bere historia pertsonalaren zatiak ere kontatzen ditu ibilbidean zehar. Etxe gabeko honek 2014an galdu zuren bere etxea eta kalean gelditu zen, beraz, badaki zertaz ari den hizketan. Gainera, bere ibilbidean zehar 10 aterpetxe ere bisitatu arazten die turistei hauek kontzientziatzeko helburuz.

Ekimena indarra hartzen ari da eta Manchester edo Londres bezalako hirietan imitatua izan da. Proiektu berri honekin etxe gabeen kopurua gutxitzea espero da lana bultzatuz. McGuirek dioenez zoriontsu da bere egiteko berrian eta berak bezala beste etxe gabeko gehiagok konta ditzakete euren esperientziak hiriarenarekin batera. Zer iruditzen zaizu?