“Dub Sessions”

“Dub Sessions” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dub-sessions/@@download/image/39p14-3.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
39.zenbakia
Reggae kantu bat hartu, grabazio estudioan sartu eta produktoreak edo soinu teknikariak egindako nahasketa berriari deitzen diote “dub” jamaikar musikaren adituek. Abestia zenbait pistetan banatuta dagoela, bateriari eta baxuari ematen zaie garrantzia eta bestelako musika tresnak eta ahotsa bera ere bigarren mailan geratzen dira. Horri guztiari soinu efektuak gehitzen zaizkio. King Tubby eta Lee Perry bezalako maisuak aitzindariak izan ziren dub-ean eta, denborarekin, reggae-aren azpiestilo eta musika grabatzeko teknika bihurtu da. Hori da teoria. Praktika, berriz —dub musikaren klasikoak alegia—, disko bilduma bikoitz honetan aurki daiteke. Ongi etorri dub klasikoaren erresumara.