DRUMOIKADAK (IV)

DRUMOIKADAK (IV) Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drumoikadak-iv/@@download/image/IRUDITAN_ursula.jpg
2019/04/18

Argazkia eta testua: Galder Izagirre
@drumoi
@diapositivisme_studio

Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste!
DRUMOIKADAK (IV)

URSULA STRONG (Donostia)

Las Culebras, Zuloak, Niña Coyote eta Chico Tornado

 

  • Deskribatu jo orduko sentsazioa, zer sentitzen duzu bateriaren aurrean zaudenean?
    Bateria jotzen dudanean sentsazioa askotarikoa izan daiteke egunaren arabera. Instrumentu bikaina da amorrua edo haserrea kanporatzeko edota alaitasunari askatasuna emateko. Barruko sentsazioak era oso fisikoan kanporatzeko bide perfektua da.
  • Instrumentu hau jotzera bultzatu zintuen bateria-jotzaile erreferenterik ba al duzu?
    Bizitzan zehar urruneko bateria-jotzaileak izan direla nire erreferenteak uste nuen, baina benetan nigan eragin handiena hurbileko bateriek izan dute. Lagunak, hasieran instrumentua osatzen lagundu nindutenak eta gerora euren jakinduria eta esperientzia nirekin elkarbanatu dutenak.
  • Gaur egun deskubritu duzun beste bat?
    Zenbat eta gehiago jo, orduan eta gehiago baloratzen dut besteen abilezia. Azkenaldian Gloria Maruel izeneko bateria-jotzaile katalan batek txundituta nauka.
  • Lehen diskoa eta azkena alderatzen baditugu, zertan da desberdina zure jotzeko modua? Eta zure lehen eta azkeneko kontzertuan?
    Ziur gauza askotan dela ezberdina nire jotzeko era lehen disko edota kontzertutik hona. Zaila da ordea norbere eboluzioa nabaritzea egunero jotzen duzunean, oso pixkana gertatzen den zerbait baita.
  • Zatitu portzentaietan, ematen diozun garrantziaren arabera, bateria oso batek behar dituen osagaiak.
    Konstantziak laguntzen badu ere... bateria-jotzaile oso batek dantzatzeko gogoa ehuneko ehunean behar du izan! –barreak– Egia esan, ez dakit zer behar duen pertsona batek jotzeko, pertsona bezain beste bateria-jotzaile daudela uste baitut.
  • Noiz agortzen da bateria-jotzaile baten aroa?
    Bateria-jotzaile baten aroa ez da agortzen. Jotzeko era alda daiteke denborarekin, baina dantzatzeko gogoa dagoen bitartean jotzen jarrai daiteke.