DRUMOIKADAK (III)

DRUMOIKADAK (III) Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drumoikadak-iii/@@download/image/IRUDITAN_Borja barrueta.jpg
2019/04/18

Argazkia eta testua: Galder Izagirre
@drumoi
@diapositivisme_studio

Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste!
DRUMOIKADAK (III)

BORJA BARRUETA ‘BARRU’ (Bilbo, 1975)

Jorge Drexler, Depedro, Niño Josele, Carmen Paris, Rafa Rueda,
Leo Minax, Ara Malikian, Gari, Primital, Antonio Carmona, Perico Sambeat,
Concha Buika, Albert Sanz, Iñaki Salvador, Natalia Lafourcade, Fon Roman,
Moisés Sánchez eta Pablo Martín Caminero

 

  • Deskribatu jo orduko sentsazioa, zer sentitzen duzu bateriaren aurrean zaudenean?
    Gorputza eta arimaren luzapen baten modura ulertzen dut bateria, forma guzti hauen bitartez ulertua: taupadak, askatasuna, musika, soinua, kolorea, elementu konbinaketen jolasa eta baita pertsona eta kulturen uztartzea.
  • Instrumentu hau jotzera bultzatu zintuen bateria-jotzaile erreferenterik ba al duzu?
    Bat-batean esanda: R. J. Mayorga (Nausea, Shelter, Soulfly, Ministry Stone Sour...) izan zen ni bateria-jotzaile bilakatzearen errudunetako bat.
  • Gaur egun deskubritu duzun beste bat?
    Zaila da aukeratzea, asko dira oraindik ere ezagutzeko ditudanak. Geroz eta gehiago aurkitzen dut inspirazioa soinuan, mezuan, jarreran, jotzen ez den horretan. Thetrapset.net webgunea gomendatu nahiko nuke handienen atzean zer dagoen jakiteko.
  • Lehen diskoa eta azkena alderatzen baditugu, zertan da desberdina zure jotzeko modua? Eta zure lehen eta azkeneko kontzertuan?
    Esperientzia musikaren zerbitzura jartzeak ahalbidetzen du pertsonen arteko harremanekiko eta testuinguru jakinaren energiaren baitan egotea jotzeko modua.
  • Zatitu portzentaietan, ematen diozun garrantziaren arabera, bateria oso batek behar dituen osagaiak.
    %30 konstantzia, %30 esperientzia, %15 talentua, %15 teknika eta %15 zortea. Esango nuke denak direla osagarriak eta garrantzizkoak. Beste hauek ere gehituko nituzke:
    Enpatia, kuriositatea, erabakiak hartzeko ausardia, arriskuak hartzeko gaitasuna, umorea, elkartasuna, entzuten jakitea, kulturaren inguruko ezagutza, ikuspegi globala, umiltasuna eta konpromisoa. Bakoitzak irudikatu ditzala portzentaiak.
  • Noiz agortzen da bateria-jotzaile baten aroa?
    Ez da sekula amaitzen. Bateria-jotzaile baten soinuak, zein lengoaiak betirako darraie bere horretan, baina aurrerantzean hain eraginpean berrinterpretatuko duten beste musikari batzuen prismatik. Pentsatu nahi dut, egun jotzen dugun erritmo orotan badela aitzinean norbaitek zerbaiten kontra jotako horren arimarik. Drexlerrek dioen bezala, ezer ez da sortzen, ez suntsitzen, itxuraldatzen da.