DRUMOIKADAK (II)

DRUMOIKADAK (II) Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drumoikadak-ii/@@download/image/IRUDITAN_aida.jpg
2019/04/18

Argazkia eta testua: Galder Izagirre
@drumoi
@diapositivisme_studio

Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste!
DRUMOIKADAK (II)

AIDA TORRES (Avilés, 1979)

Lisabö,
Jupiter Jon

 

  • Deskribatu jo orduko sentsazioa, zer sentitzen duzu bateriaren aurrean zaudenean?
    Erritmoa dantzarekin erlazionatzen dut. Kontraesana badirudi ere, nahiz eta bateria jotzerakoan eserita egon, niretzat jotzea dantza egitea bezala da.
  • Instrumentu hau jotzera bultzatu zintuen bateria-jotzaile erreferenterik ba al duzu?
    Guzti honetan hasi izanaren erruduna zu zeu zara Galder!
  • Gaur egun deskubritu duzun beste bat?
    Myriam, lehen Gora Japonen eta orain Magmadam taldean aritzen dena asko gustatzen zait. Jotzeko modu oso adierazgarria eta originala du. Nahiz eta eserita egon, niretzat dantzan dabil.
    Zoragarria bezain berezia iruditzen zaidan beste bateria The Ex taldeko Katherina da. Kantu batzuetan gainera abeslari gisa ere ibiltzen da eta erdi aroko trobalari baten tankera hartzen diot, harribitxia da.
    Eta azkenik Keiko Abe, 80 urteko marinba jole japoniarra. Orain dela pare bat urte Tenerifeko Orkestrarekin ikusi nuen kontzertuan. Ni une hartan Hysteron latekin proiektu bat egiten nenbilen eta eragin zuzena izan zuen nigan. Horra ba hiru
    belaunaldi desberdinetako hiru emakume, ez da gutxi!
  • Lehen diskoa eta azkena alderatzen baditugu, zertan da desberdina zure jotzeko modua? Eta zure lehen eta azkeneko kontzertuan?
    Lehenengo disko eta kontzertua Lisabörekin izan ziren. Bi bateriekin eta kolpekada eta indar gehiago eskatzen zuen musika eginez. Azkena Jupiter Jonekin, bertan nire estilo propioagoa dut.
  • Zatitu portzentaietan, ematen diozun garrantziaren arabera,
    bateria oso batek behar dituen osagaiak.
    Batez ere gogoari eta gozamenari ematen diot garrantzia. Gogoa badago eta egiten denarekin gozatzen bada, aurrera! Ondoren saiatu eta lana egin beharko da, baina garrantzitsuena jotzeko grina da.
  • Noiz agortzen da bateria-jotzaile baten aroa?
    Bateria jotzen jarraituko dut gorputzak kontrakoa esan arte!