DRUMOIKADAK (I)

DRUMOIKADAK (I) Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2019/04/17

Argazkia eta testua: Galder Izagirre
@drumoi
@diapositivisme_studio

Instagrameko @drumoi kontuan egin bezala, instrumentu honekiko nire zaletasuna partekatu nahi izan dut inguruan ditudan bateria-jotzaile gustukoenen hitzak eta hausnarketak jasoz. Goza ditzagun euren hitzak euren bateria kolpeak bezain beste!
DRUMOIKADAK (I)

MIKEL ABREGO ‘PINTZA’ (Andoain, 1970)

Bap!, Negu Gorriak,
Fermin Muguruza,
Parafünk,
-gailu,
Inoren ero ni,
Anari

 

  • Deskribatu jo orduko sentsazioa, zer sentitzen duzu bateriaren aurrean zaudenean?
    Komunikatzeko beste modu bat bezala ulertzen dut: alaitasuna eta tristura, maitasuna eta haserrea, esker ona... mila emozio instrumentu bakarrarekin!
  • Instrumentu hau jotzera bultzatu zintuen bateria-jotzaile erreferenterik ba al duzu?
    Nire aitonak, Teodoro Txopeitiak, jazzbana jotzen zuen. Hala esaten zuen behintzat amona Pantxikak aitonaren bateriaren bonboan Jazzband jartzen zuelako. Ziurrenik uste dudana baino gehiago zor diot.
  • Gaur egun deskubritu duzun beste bat?
    Orain dela gutxi Donostiako Kursaalean Borja Barrueta jotzen ikusi nuen. Adierazteko bere modu askeak liluratuta utzi ninduen.
  • Lehen diskoa eta azkena alderatzen baditugu, zertan da desberdina zure jotzeko modua? Eta zure lehen eta azkeneko kontzertuan?
    Nire hastapenak punk, hardcore eta postHxC estiloekin estuki lotuta daude: Earl Hudson, John Wright, D. H. Peligro eta Brendan Canty erreferenteak ziren zalantzarik gabe eta nire lehen grabaketetan eragina nabaria dela uste dut.
    Denborarekin, jasotakoa barneratu eta zure berezko adierazteko modua garatzen saiatzen zara. Orain Anarirekin baino ez naiz aritzen eta desberdintasun handiena, estilistikoaz gain, abiadura dela esango nuke –barreak–.
  • Zatitu portzentaietan, ematen diozun garrantziaren arabera, bateria oso batek behar dituen osagaiak.
    Autodidakta nahiz eta nahiko alferra ere bai. Galdera honi erantzutea kosta egiten zait.
  • Noiz agortzen da bateria-jotzaile baten aroa?
    Nire kasuan, adiskideek jotzen jarraitzen duten bitartean iraungo dudala suposatzen dut. Lagun handiekin jotzera ohitu nahiz. Egia esan, plan hoberik ba al da?