Droneen garaia
'Time' aldizkariaren azken azal ikusgarria ikusi duzu?

Time aldizkariak droneen garaia azaleratzeko sekulako azala argitaratu berri du. Ilunabar bat fondo moduan erabiliz, aldizkariko arduradunek 958 drone aireratu zituzten beren argitxo gorriekin, eta pazientzia handiz, Time-ren azal mitikoa irudikatu zuten zeruan. Emaitza erabat harrigarria da; zer iruditzen zaizue?