Droneak debekatu dituzte Bartzelonan

Droneak debekatu dituzte Bartzelonan Zer egin aireko zelatariekin? Hau da legediak dioena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/droneak-debekatu-dituzte-bartzelonan/@@download/image/dron-una-foto-archivo-1535627358134.jpg
2020/07/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zer egin aireko zelatariekin? Hau da legediak dioena.
Droneak debekatu dituzte Bartzelonan

Inoiz begiratu duzue zerura, erle erraldoi batek egingo lukeen soinuaren jatorriaren bila? Droneak geroz eta ugariagoak dira zeruan, eta batzuetan arriskutsuak ere izan daitezke, zelatan ibiltzeagatik eta gehiegi hurbilduta istripuak eragiteagatik. Hori dela eta, Bartzelonan droneen aurkako kupula birtuala ezarriko dute, droneak detektatu eta ezgaitzeko.

Hain zuzen, geroz eta ugariagoak dira droneek eragindako istripuak; iazko abenduan, Gatwick aireportuan arazo larriak egon ziren droneen erruz. Horrekin batera, hirietan espioitza arazoak ere eragin dituzte. Bartzelonan martxan jarriko duten sistemak Kuppel proiektua izena du, eta NATOren onespena du. 

Eta gurean? Droneek askatasun osoa ote dute zeruak zeharkatzeko? Ez; legeak dioenez, aisialdirako droneak erabiltzeko derrigorrezkoak dira ondorengo puntuak:

- Aireportuetatik gutxienez 8 kilometro aldentzea.

- Dronea beti pilotuaren ikusmen eremuan egotea, inoiz ez urrunago.

- Pilotuak lizentzia eta baimena izan behar ditu.

- Soilik egunez eta eguraldi onarekin erabili daitezke.

- Ezin dute lurretik 120 metro baino gehiago aldendu.

- Hirietako erdiguneek beren arau propioak izaten dituzte, beraz, droneak aireratu aurretik araudiak kontsultatu.