Drone gamelua

Drone gamelua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drone-gamelua/@@download/image/zur_lur_drone_1398687344.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Drone gamelua
Duela gutxi Amazon etxeak jakitera eman duenez, drone bidezko banaketa zerbitzua jarriko du martxan, erosleak erosi duena laster batean etxean jasotzea ahalbidetuko duen sistema. Bada, ordea, sistema hori dagoeneko martxan jarri duenik: Sao Pauloko Sao Jose do Campos kartzelako patioan 250 gramo kokaina zituen paketea utzi zuen duela gutxi drone batek! Paketea jaso behar zutenak identifikatu dituzte kartzelako arduradunek, baina kanpotik dronea nork gidatzen zuen jakiterik ez dute izan.