Drone bidez hartutako 2021eko argazkirik onenak

Drone bidez hartutako 2021eko argazkirik onenak Drone Photo Awards 2021 sariketak nazioartean dronekin hartutako argazkirik onenak saritzen ditu. Aurtengo irudi irabazleek munduaren ikuspegi itzela erakusten dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drone-bidez-hartutako-2021eko-argazkirik-onenak/@@download/image/Captura de pantalla 2021-12-09 a las 8.10.39.png
2021/12/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Drone Photo Awards 2021 sariketak nazioartean dronekin hartutako argazkirik onenak saritzen ditu. Aurtengo irudi irabazleek munduaren ikuspegi itzela erakusten dute.
Drone bidez hartutako 2021eko argazkirik onenak

102 herrialde ezberdinetako argazkilariek parte hartu dute edizio honetan, zortzi kategoria ezberdinetan. Aireko argazkigintzaren aukerak eta aniztasuna agerian utzi dituzte. 

Terje Kolaas norvegiarrak egin du argazki irabazlea. Hanka arrosa duten antzara aldra bat erakusten da argazkian, Svalbard-era bidean. Argazkia bereziki interesgarria da, bere bidaiaren hasieran baitaude hegaztiak, normalean baino goizago hasi dutena, ziurrenik aldaketa klimatikoak eraginda. 

Siena International Photography Awards sari entzutetsuak dira lehiaketa honen antolatzaileak. Dronekin egindako argazkien balio artistikoa publikoari erakustea du helburu. Zainketa eta pribatutasun eztabaida geroz eta ugariagoen artean, artista hauen ro
la funtsezkoa da azaldu antolakuntzak. "Garaiko aireko artistek argazkilaritza erabiltzen jarraitzen dute irudi baten indar izugarria sortzeko, gure munduaren ulerkuntzan sakontzeko eta berarekin erlazionatzeko moduan beste ikuspegi bat erakusteko". 

Argazki irabazleak Above Us Only Sky deitu den erakusketan ikusi ahal izan dira urriaren 23tik abenduaren 5era. Ikusi gabe geratu bazara, hona hemen irudi irabazleak: