Drogen inguruan gogoeta sakona egin behar dela dio Arartekoak

Iñigo Lamarka Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako arartekoak kalamuari eta, oro har, drogari buruzko gogoeta sakona egitera deitu du Eusko Jaurlaritza. Lamarkak osatu duen txostenaren arabera, gazteek esku-eskura dute kalamua eta baita debekatutako beste substantzia batzuk.
Arartekoaren arabera, Jaurlaritzak zirt edo zart egin beharko luke. Hau da, kalamuak legez kanpokoa izaten jarraituko badu, baliabideak jartzeko eskatu du, gaur egun bezain eskuragarri egon ez dadin. Hori egiten ez bada, beste muturra ere, hots zenbait droga legeztatzeko aukera aztertu beharko luke Jaurlaritzak, arartekoaren arabera.