Drogarik gabeko menpekotasunak

Tabakoarekiko, alkoholarekiko, kokainarekiko eta halakoekiko menpekotasunari buruz hitz egiten denean, menpekotasun kimikoez hitz egiten da, substantzia bati lotutako menpekotasunak baitira. Badira, ordea, drogarik gabeko menpekotasunak ere; izan ere, menpekotasun psikologikoak nagusitu dira XXI. mendean: internet, erosketak, telefono mugikorrak, kirola, lana, bideo-jokoak
Garrantzitsua da azpimarratzea menpekotasun horiek sozialak direla, pertsona guztiek behin eta berriro errepikatzen dituzten jokabideak baitira, eta berez, ez baitira jokabide kaltegarriak. Jokabide baten esklabu bihurtzen garenean sortzen da gaitza edo menpekotasuna.
Kontrola galtzea, abstinentzia sindromea izatea, eta jokabide horrek gure bizimodua oztopatzea dira menpekotasun psikologikoen ezaugarri komun nagusiak. Ohitura baten eta menpekotasun baten arteko aldea zera da: menpekotasunak ondorio kaltegarriak eta larriak eragiten dizkiola pertsonari.
Nolako soslaia?
Nolakoa da menpekotasuna garatzeko arrisku gehien duten pertsonen soslai psikologikoa? Oro har, pertsona oldarkorrak izan ohi dira. Agian, bizitzaren alderdi askotan zapuzturik sentitzen dira (horregatik kontzentratzen dira jokabide bakar batean), autoestimu baxua izaten omen dute, eta estimazio edo maitasun falta sumatzen dute.
Gazteak eta nerabeak oso sentiberak izaten gara menpekotasunekiko: sariak berehala lortzen ohituta gaude gutariko gehienak, eta askotan, ez dakigu bizitzako zailtasunei edo estres-egoerei aurre egiten (eskola-porrota, lehiakortasuna ). Horrez gain, askotan hutsune existentzialista handia sentitzen dugu (helbururik eza, isolamendu soziala ), ondorioz, sentsazio berrien bila aritzen gara.
Adibibidez, psikologia adituak kezkatuta dabiltza, gazteen artean teknologia berriekiko garatzen ari den mendekotasunarekin, eta baita ludopatia-kasuen gorakada nabarmenarekin ere.
Zorrek eta gezurrek ito arte
Loteria, kiniela, karta-jokoak, diru-apustuak Ludopatia ez da gaitz berria. Halere, makina txanponjaleak agertu zirenetik, ludopatiak kasuak asko ugaritu dira azken hamarkadetan, eta gaitzak forma berriak hartu ditu. Alde batetik, egun, diru-makinak eta jokoak oso eskura ditugu; izan ere, edozein tabernatan aurki ditzakegu horrelakoak. Bestalde, 18 urtetik beherako gazteek ere joka dezakegu horietan, indarrean dauden arauak ez baitira betetzen.
Ekintza Dasalud Gipuzkoako Mendekotasun Psikologikoen Errehabilitazio Elkartearen arabera, "nerabe eta gazteek diru gutxirekin joka dezakete makinetan, eta, jokoaren bidez, dirua erraz lor dezaketela pentsatzen dute. Hori gutxi balitz, herri eta hiri askotan, lagunak egiteko edo koadrilarekin arratsaldea pasatzeko guneak bihurtu dira joko-aretoak, diskotekak edota tabernak.
Ondorioz, ludopatia onartu egiten du gizarteak, arriskuaz ohartzen ez delako".
Beatriz Yubero Ekintza Dasaludeko psikologoak dioenez, "ludopatia-arazoekin etortzen zaizkigunak gero eta gazteagoak dira, eta, beraz, hausten ari da guztiok buruan izan dugun berrogei urtetik gorako ludopata estereotipatuaren irudia. Orain, gainera, diru-makinekiko menpekotasunaz gain, menpekotasun kimikoak (alkoholak desinhibitu egiten du, eta oldarkortasunari aurre egitea zaildu), eta beste joko batzuekiko menpekotasun-egoerak ere garatzen dituzte gazteek, aldi berean. Bestalde, gazteak lehenago etortzen dira laguntza eske; hau da, menpekotasuna sufritzen hasten direnetik gehienez ere hiru urte igarotzen dira, eta hori oso positiboa da".
Ezin jokatzeari utzi
Jokoak ez du zertan beti kaltegarria izan, baina kontu handiz ibili behar dugu aurreikusita geneukana baino diru gehiago gastatzen dugunean; galdutakoa irabazteko berriro ere apustu egiten dugunean, edota galdu ondoren jokatzen jarraitzen badugu.
Gazte gehienak hondoa jota joaten dira Ekintza Dasalud elkartera, egoerari aurre egitea ezinezkoa dela ikusten dutenean; zor handia pilatu dutenean, esaterako.
Bere jokozaletasuna azaltzen saiatu zaigu Oreretako 26 urteko gazte bat. "Oso gaizki pasatu nuen. Bakarrik joaten nintzen makinan jokatzera, arazoetatik ihes egiteko. Makinen inguruan gezurrezko mundu bat asmatzen hasi nintzen: nire makina kuttuna nuen, eta benetan sinesten nuen jokoaren barneko funtzionamendua ulertzen nuela, eta sistema engaina nezakeela. Galtzen hasten zarenean sortzen da arazoa. Neure buruari berriro ez jokatzeko hitza eman arren, berriro hasten nintzen. Kreditu-txartel bat baino gehiago kontratatu nuen diru gehiago izateko, ez nuen arropa berririk erosteko sosik; ezta kotxea konpontzeko ere, jendeari era guztietako gezurrak kontatzen nizkion arazoa ezkutatzeko... Oso errudun sentitzen nintzen", diosku bere izenik eman nahi izan ez digun oreretarrak.
Teknologia berriak: birtualtasunaren lilura
Teknologia berriak duela urte gutxi iritsi zitzaizkigun, baina ezinbesteko komunikazio-tresna bihurtu zaizkigu berehala: lan egiteko, aisialdirako, informazioa bilatzeko edo lagunekin hitz egiteko, besteak beste. Txatak, internet, telefono mugikorrak fenomeno berria sortu da horien inguruan, gazte eta nerabeen artean, batez ere. Izan ere, gazteak hasieratik ohitu gara teknologia berriak beldurrik gabe erabiltzera. Baina, ikasi al dugu horiek ondo erabiltzen? Hona hemen, kontuan hartu beharreko kontutxo batzuk.
Internet: Ziberespazioan harrapatuta
Munduko datu-base handienean klik eginez informazioa zuzen-zuzenean lortzea; edukiak etengabe eguneratuta izatea; eserlekutik mugitu gabe komunikatzea Amaigabea da internetek eskaintzen dituen abantailen zerrenda. Haatik, beste jokabide osasuntsu eta atseginekin gertatzen den antzera, pertsona batzuk sentiberagoak dira, eta amaraunean harrapatuta gelditzen dira.
Komunikatzeko gaitasun urria, bakarrik sentitzea, izaera lotsatia izatea... ezaugarri horiek izaten omen dituzte menpekotasun hori garatzen dutenek. Baina, zergatik da Internet hain menpekotasun-sortzailea?
"Internet fikziozko espazio tentagarria izan daiteke askorentzat. Foroak, txatak, messenger-ak, posta elektronikoa menpekotasuna garatu duten pertsonentzako atalik menpekotasun-sortzaileenak dira, interakzioa edo eragin-trukea eskatzen baitute, hain zuzen. Beste "zu" bat asma dezakezu, sarean inork ezagutzen ez zaituelako. Hala, gazte askok, askeago sentitzeko, orduak ematen dituzte interneten; ez dira konturatzen, ordea, gizartetik bakartzen eta urruntzen ari direla, benetakoa ez den mundu eta gizarte baterantz doazela. Badakigu erabiltzaile bakoitza pertsona bat dela, baina, funtsean, ordenagailu baten aurrean gaude; orduan, norekin ari gara hizketan? Ordenagailu aurrean ordu pila bat ematen dituztenez, gazte horiek benetako lagunik gabe geratzen dira, etxetik irteten ez direlako. Menpekotasuna sortu aurretik zeuzkaten zaletasunak eta lagunak berreskuratzen saiatu behar dute", azaldu digu Beatriz Yuberok.
Internetera konektatzeko beharra etengabeburuan izatea, lo gutxi egitea berandu arte konektatuta egon garelako, beste betebeharrak alde batera uztea horrek guztiak arazo ugari sortu ohi ditu pertsonengan. Internet arrisku handia izan daiteke gazteontzako, ondo erabiltzen ez badugu.
Telefono mugikorrak
Telefono mugikorrek eta Internetek antzeko menpekotasuna sortzen dute, eta gainera, menpekotasun horiek elkarrekin lotuta egon daitezke. Halere, errazagoa da mugikorrarekiko menpekotasuna sumatzea, faktura kontuan hartzen baldin badugu. Nerabeek gero eta lehenago izaten dute telefono mugikor bat esku artean, eta gurasoek, internetekin gertatzen den bezala, askotan ez diete erakusten telefonoa behar bezala erabiltzen. Gazte batzuek, dirutza gastatzen dute hainbeste iragartzen dituzten zenbaki horietara mezuak bidalita, eta egun osoa telefonoari begira ematen dute; azken finean, telefonoarekin obsesionatu eta itsutu egiten dira.
Erosketak, lana, kirola, janaria
Menpekotasunok ez dira hain larriak gazteen artean, baina dagoeneko gizartean errotzen hasiak dira. Bulkadak kontrolatzeko gaitasunik ez dugunean, orduntxe agertzen da menpekotasuna.
Honako hau ez ahaztea da garrantzitsuena: geure burua kontrolatzeak libreago egiten gaitu. Esaterako, urduri edo triste sentitzen garenean, pozik edo lasaiago sentitzeko bideak bilatu behar ditugu. Askotan, bide errazena merkataritza-gunera joatea eta izugarrizko erosketa egitea dela pentsatzen dute askok, edo janari-sabelkada itzela egitea, edo lantokian nahiz gimnasioan jo eta ke aritza. Izan ere,menpekotasun berriek izaera soziala dute, eta izaera sozial hori zenbait alderditan antzeman daiteke.
-Kanpoko itxuraren garrantzia
Itxura fisikoaren eta ondasun materialaren garrantzia azpimarratzen da beti. Horrek, nahitaez, frustrazioa sorrarazten du gizabanakoarengan, irudi idealarekin obsesionatzen garelako.
-Kontsumo-gizartea
Nola moldatzen ginen, garai batean, sakelako telefonorik gabe? Nola egiten genituen hitzorduak? Publizitateak behar berriak sorrarazi dizkigu gizartean. Azken finean, pertsonak desio eta mendekotasunen esklabu bihurtzen ari gara. Geure barnealdea garatuz gero, behar materialak gutxitu egingo zaizkigu, jada ez dugulako erosketa edo teknologia berrien beharrik izango barne-hutsune hori betetzeko.
-Konponbide errazen kultura
Askotan, kosta egiten zaigu onartzea bizitza zaila dela, eta gure helburuak lortzeko borrokatu egin behar dugula, konponbide errazak bilatzera ohitu gara.